Principal | Gipuzkoa | Poesia Topaketak, 2012, Koldo Mitxelena Kulturunean

Poesia Topaketak, 2012, Koldo Mitxelena Kulturunean

Tamaño de la fuente: Decrease font Enlarge font
image Koldo Mitxelena Kulturgunea

 

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Irungo Kabigorri Elkarteak elkarren segidako bosgarren urtez antolatzen dituzte Poesia Topaketak, Hitza badugu leloaren pean.

Topaketek zuzenean hurbildu nahi diete poesia entzuleei, eta lau saio desberdin eskaintzen dituzte, euskarazko eta gaztelaniazko proposamenak bateratuta: bi euskaraz, eta beste bi gaztelaniaz.

Errezitaldi guztiak Koldo Mitxelena Kulturuneko ekitaldi aretoan izango dira, arratseko 19:30ean hasita.

Otsailaren 14an, asteartea, Leire Bilbaok Scanner izeneko bere bigarren poema-liburuaren errezitaldia emango du, euskaraz, Domentx Ucin biolin-jotzailea lagun duela.

Asteazkenean, otsailak 15, bi poema-liburutan oinarritutako errezitaldia aurkeztuko da: Orain badakit, Tere Irastortzarena, eta, Itsaso Kontra bat, Karmele Igartuarena (Aretxabaletako poeta, 2010ean hila). Hitzak ez ezik –Tere Irastortzak berak eta Itziar Gomezek irakurriko dituzte–, argazkiak ere aurkeztuko dira –Izaskun Etxeberriak Igartuaren Itsaso Kontra bat libururako egindakoak–, eta jatorrizko musika ere joko da –Aitor Furundarenak eta Iñaki Telleriak libururako konposaturikoa–.

Ostegunean, otsailak 16, Kabigorriko lagunak: Javi Sistiaga (errezitatzailea), Esther Barandiarán (pianoa), Raffaela Acella (biolina) y Ian Swedlund (biolontxeloa). La Noche Roja errezitaldia aurkeztuko dute, olerkari hauen poesietan oinarrituta: Anna Ajmatova, Borís Pasternark, Ósip Mandelshtam eta Marina Tsvetaeva. Poeta horiek guztiak sobietar zentsuraren eta errepresioaren pean aritu ziren sorkuntzan. Errezitaldiari lagunduko dion musika, bizi izan zuten garaiarekin bat etorrita, Dmitri Shostakovichena izango da.

Errezitaldi sailaren itxiera Kabigorriko lagunek berek egingo dute, ostiralean, otsailak 17: musikaren historiako opera-ariarik ederrenetako batzuetan oinarritutako poesia errezitaldia.

Sarrera dohainik izango da: jarleku kopurua bete arte.

Adicionar a : Add to your del.icio.us del.icio.us | Digg this story Digg | facebook facebook | twitter Twitter

Subscribe to comments feed Comentarios (0 Publicado):

Envie sus comentarios comment

Por favor ingrese el codigo de la imagen:

  • email Email a un amigo
  • print Imprimir version
  • Plain text Texto plano
Tags
No hay tags para este articulo
navegar archivo
first first Mayo, 2012 first first
Do Lu Ma Mi Ju Vi Sa
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Califica el articulo
0